14 urtetik beherakoen taldea osatu nahi du Zaisa Txingudi Errugbi taldeak
Entrenamenduak irailaren 13tik aurrera hasiko dituzte Plaiaundiko instalazioetan 17:30ean.
Zaisa Txingudi Errugbi taldeak emakumezko talde seniorra sortzeko plana aurkeztu zuen atzo interesa zutenei. Asmoa, senior baino lehenagoko kategorietan taldea sortzea da, zehazki, 14 eta 16 urtez azpiko kategorietan. “Talde seniorraren muina bihur daitezen”.
Martxan jarriko dira jada eta asteartero entrenamenduak egingo dituzte 14 urtetik beherakoek Plaiaundiko instalazioetan, irailaren 13tik aurrera 17:30ean. Orain 10 jokalari daude Zaisa Txingudi taldean eta hasi nahi dutenak ere gonbidatu dituzte.