Tokiko gobernuak zenbait akordio onartu zituen atzoko ohiko bileran
Lizentzien atalean luzatu ziren batez ere. CBA udal liburutegiko lanen aurrekontuak ere izan zituzten hizpide.
Atzo, hilaren 20an, tokiko gobernu batzarrak 10 akordio eztabaidatu eta adostu zituen.
Kultura eta hiri bultzada atalean, CBA udal liburutegiko erabiltzaileei arreta emateko eta bertako dokumentuak eta instalazioak erabiltzeko lanen kontrataziorako kontratazioa hutsik aitortu zuten. CBA-rekin jarraituz, ikuskizun aretorako harmaila teleskopikoak, eserleku mugikorrak eta eserleku ateragarriak hornitu eta instalatzeko 379.938,79 euroko aurrekontua onartu zuten ere.
Pumptrack bat sortzeko proiektu teknikoa idaztea onetsi zuten ere. Datorren astean xehetasun gehiago emango dituzte kirol gune berri honen gainean.
Lizentziak
Lau lizentzia banatu eta bat ukatu egin zituzten ere. Decoex S.A enpresari 12. zenbakian errota errepidean dagoen bulego eraikinaren 1 eta 2 solairuaren barrualdea egokitzeko obrak legeztatu zituzten; Meakako 77. zenbakian dagoen eraikinaren fatxadak eta estalkia birgaitzeko obretarako lizentzia ukatu diote partikular bati; beste lizentzia bat banatu dute ere etxebizitzaren 1. Okupazioko lizentzia, hain zuzen ere, Santxoteneko errota zaharra birgaitu eta handitzeko obren ondoren, Olaberria auzoko 26.zenbakian.
Lizentziekin segituz, ermita kaleko 16. zenbakian dagoen familia bakarreko etxebizitza lehenengoz okupatzeko lizentzia eman diote partikular bati; Usotegi kalean dagoen Jaizkibel urbanizazioko Aritzpe izeneko 4. partzelan “lehen okupazioa, eraikina zatitzearen ondoriozko bi etxebizitzetarako; eta etxebizitzaren hegoaldeko fatxadan eraikitako ataripena legeztatzeko”.
Gazteartean Konekta 16 eta 25 urte bitarteko bitartekaritza zerbitzua kontratatzeko prozedura onetsi zuten. Kontratuaren lehenengo bi urteetarako 192.832, 55 euroko aurrekontua erabiliko dute.