Jaizkibel mendia errespetatzeko autoen sarbidea mugatuko da
Udalak urtero hartzen duen neurria da. Bideen itxituren aurrean autoak ez aparkatzeko eskaera egin du Juan Luis Silanes zinegotziak.
Urtero-urtero Hondarribiko Udalak Jaizkibel mendiko sarbideak, autoentzat, itxi egiten ditu (baimendutako autoentzat izan ezik). Era honetan, Jaizkibelgo itsaslabarreko kaletara soilik oinez heldu ahal izango da.
Juan Luis Silanesek, Nekazaritzako zinegotziak azaldu duenez, urteroko lez, ezinbestekoa da bide hauek ixtea Jaizkibel mendia errespetatzeko, “jende askok automobilarekin edonora heldu nahi du eta beraz, horrelako neurriak hartu behar dira”.
Hortaz gain, bideen itxituren aurrean autoak ez aparkatzeko eskaera egin du Silanesek, “emergentziarik egongo balitz eta espazioa okupatuta balego anbulantziek ezingo luketelako aurrera egin”.