Izarrak behatzeko ikastaroa, Lapurriturrin
Aranzadi Zientzia Elkarteak gidatuko du saioa, eta izarrak ikusi eta identifikatzen ikasiko dute hara joaten direnek.
Datorren abuztuaren 6an, izarrak behatzeko tailerra egingo dute Lapurriturrin, Aiako Harrian. Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Departamenduko kideek gidatuko dute tailerra, eta, bertaratzen direnek izarrak, sateliteak, planetak… ikusi eta identifikatzen ikasiko dute. Begi hutsez edo teleskopio baten laguntza edukiko dute partaideek, eta ilargiaren presentziarik gabe, izarrez betetako gau batez gozatzeko aukera izango da.
Lapurriturriko informazio puntuan jarri dute hitzordua, 22:00etan; zehazki, GI 3454eko 11,470 kilometroan.
Abenduaren 4ra arte egongo da irekita izena emateko epea, baina mugatua da —hogei lagun—. Horretarako, www.irun.org webgunera sartu edo 010 zenbakira deitu behar da.
Antolatzaileek hotzarako arropa eta lurrean jartzeko mantak eramateko aholkatu dute.