Beteranoen kaiko irteera dragatzeko izapideei ekingo diete
Hondarribiko PSE-EEk Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari egindako eskaera bat da honakoa.
Hondarribiko PSE-EEk Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari Beteranoen kaiko irteera dragatzeko eskaera egin zion, eta gaur bertan, Aitor Etxeberriaren Portu eta Itsas gaietako zuzendariaren erantzuna jaso dute.
Egun operatibo mantentzen den nabigazio kanala da eta Txingudiko Badiaren inguruko azterketa egin ondoren, sakonera margina, bokalean batez ere, urria dela eta zingoak ezarritako gutxiengo parametroen barruan dagoela egiaztatu dute. Hori dela-eta, Beteranoen kaiko irteera dragatzeko izapideei ekingo dietela azaldu du Etxeberriak.
Hurrengo pausua, Itsas hertzearen eta Itsasoaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Aire Segurtasunaren Estatuko Agentziaren txostenak jasotzea izango da.