Victoria Briso bosgarren, Espainiako 20 urtez azpiko txapelketan
Heptatloian lortu du emaitza hori, eta marka pertsonala hobetzea lortu du, 4.740 punturekin.
Joan den asteburuan Espainiako 20 urtez azpiko txapelketa jokatu zuten Torrenten (Herrialde Katalanak), aire libreko azken aurrekoa. BAT Bidasoa Atletiko Taldeak bi ordezkari eraman zituen, Victoria Briso eta Erik Fernandez. Emaitzarik onena Brisok lortu zuen heptatloian, bosgarren geratu baitzen sailkapen nagusian. Horrez gain, marka pertsonala gainditzea lortu zuen, 4.740 puntu erdietsiz.
Fernandez finalaurrekoetara ailegatzea lortu zuen, 100 eta 200 metroetan. 100 metroetan finalera sailkatzear geratu zen, 0,01 segundugatik. Azkenean, finalaurrekoetan bosgarren geratu zen 11,01 segundoko denborarekin.
200 metroetan, berriz, seigarren geratu zen finalaurrekoetan, 22,39 segundoko denborarekin.