Hasi dira Santiagoko jaiak
Trafiko aldaketak aurreikusi dituzte Santiago karrikaren bukaeran hilaren 25era arte. Egitarau osoa zabaldu dute.
Santiago jaiak hasiko dira gaur 17:00etan txupinazoarekin eta bandera igoerarekin. Ondorioz, uztailaren 20tik 26ra bitarte Santiago kalearen amaierako zatia ibilgailuentzat itxita egongo da. Tadeo Murgia kaletik desbideratuko dituzte autoak, ohikoaren kontrako norakoan, alegia. Hortaz, Santiago kalera sartzeko Jukal kalea eta Salis hiribidea erabili beharko dira. Honako hau da egitaraua:
Uztailak 19, asteartea:
- Txupinazioa, banderen igoera eta jaien hasiera. 17:00etan.
- Haurrentzako entzierroa, Aldapa elkartetik. 17:00etan.
- Haurrentzako merienda, Telepizzaren eskutik. 17:15ean.
- Disney panpinen bisita plazan, El Buleren eskutik. 17:15ean.
- Haurren danborradaren entsegua. 18:15ean.
- Buruhandiak. 20:00etan.
Uztailak 20, asteazkena:
- Haurrentzako entzierroa, Aldapa elkartetik. 17:00etan.
- Haurrentzako merienda, Comestibles Marisolen eskutik. 17:15ean.
- Haurren danborradaren entsegua. 18:00etan.
- Sol de loto estudioren emanaldia. 19:15ean.
- Buruhandiak. 20:30ean.
Uztailak 21, osteguna:
- Haurrentzako entzierroa, Aldapa elkartetik. 17:00etan.
- Haurren danborradaren entsegua. 18:00etan.
- Danborradaren entsegua fanfarrearekin. 19:00etan.
- Buruhandiak. 20:15ean.
Uztailak 22, ostirala:
- Haurrentzako entzierroa, Aldapa elkartetik. 17:00etan.
- Pilates erakustaldia. 18:00etan.
- Barbakoa. Duhar txefak Xirika harategiko haragia erabiliko du. 19:30ean.
- Jotak eta rantxerak Corrientes Navarrasen eskutik. 20:00etan.
- Buruhandiak. 20:30ean.
- Mojito festa, Swing ostatuan. 22:00etan.
- Musika. 22:30ean.
Uztailak 23, larunbata:
- Apar festa. 12:00etan.
- Mus txapelketa, Oiartzun ostatuan. Izen emateak, bertan. 16:00etan.
- 55. Bidasoa ibaiaren nazioarteko jaitsiera, Santiagotarrakek antolatuta. 16:00etan.
- Haurrentzako entzierroa, Aldapa elkartetik.
- Herri olinpiadak Euskal Jai pilotalekuan. 18 urtetik gorakoentzat da eta 5 edo 6ko taldeetan parte hartu ahalko da. Santiagotarrakekin elkarlanean egin dute. 17:00etan.
- Herri kirolen erakusketa. 18:30ean.
- Masail dastaketa. Duhar txef eta Xirica harategiaren eskutik. 19:00etan.
- Buruhandiak. 20:00etan.
- Apaga y Vamonos taldearen kontzertua. 20:00etan.
- Caipirinha festa, Swing ostatuan. 22:00etan.
- Diskofesta Guateque de los 80 desde Las Vegas, con DJ Txema. 22:30ean.
Uztailak 24, igandea:
- Apar festa. 12:00etan.
- Haurren eta Aldapako beteranoen danborrada handia. 19:00etan.
- Koktel festa 5,50 euroren truke, Asador Iñakin. 22:00etan.
- Correfoc, Santiagoko Deabruen eskutik. 22:30ean.
- Diskofesta eta argi emanaldia DJ Jose Marirekin. 23:15ean.
Santiago eguna. Uztailak 25, astelehena:
- Auzotik diana. 08:00etan.
- Txistularien diana. 09:00etan.
- Lore eskaintza eta meza. 12:00etan.
- Polkak, Irun Hiria Musika Bandaren eskutik. 12:30ean.
- Urdaiazpiko dastaketa. Tiketak Marken tabernan kontsumituz lortzen dira. 13:30ean.
- Kolaboratzaileen oturuntza. 14:00etan.
- Tortilla txapelketa, alarde baztertzailearen Santiago konpainiak deituta. 17:00etan.
- Buruhandiak. 19:00etan.
- Jaien amaiera. 21:00etan.