Martxan da Hondarribiko Sagardo eguna
Hilaren azken larunbatarekin egingo dute Hondarribian Sagardo eguna. Dagoeneko dena prest dute antolatzaileek. Zortzi sagardogileren sagar zukuak egongo dira aukeran.
Datorren astean (hilak 30) izango da Hondarribiko Sagardo eguna eta zenbait aldaketekin dator gainera. Aurten Madalena auzoko plazan izango da, eta ez Gipuzkoa plazan, ohikoa den bezala. Hondarribiko Sagardo egunaren helburu nagusia, “udako arratsalde on bat pasatzeaz gain euskal preso politikoei sostengua ematea” dela azaldu du Iñigo Larrazabal antolatzaileak.
Arratsaldeko 18:00etan emango diote hasiera egunari eta zortzi sagardogileren sagar zukuak egongo dira aukeran: Beko errota, Camino-berri, Larregain, Lizeaga, Oialumezar, Ola, Petritegi eta Zabala.
Muara Kultur Elkarteak eta Hondarriibiko sostengu taldeak antolatu dute egun hau eta Olagarro elkartearen, Rafael, Branka, Alkanadre, Hondar, Itxaropena, Sardara, Txantxangorri eta Yola Berri tabernen laguntzarekin antolatu da.