Elkano Itsas Herria Hondarribian lehorreratuko da, bihar
Bihartik igandera bitarte Euskal Herriko itsas historia ezagutzeko jarduera eta eskaintza zabala izango da udalerrian. Egitarau osoa hemen.
Elkano Itsas Herria Euskal Herriak itsasoarekin izan zuen harremana berreskuratzea eta balioan jartzea helburua duen ibilaldi kulturala da eta aurten gainera, Elkanoren 500. urteurrenaren aitzakiarekin, bat egin du EurkarAbentura eta Urtanta jaialdiarekin.
Juanita Larando patatxa Hondarribiko Kai zaharrera helduko da bihar eta etorrera ospatzeko harrera egingo diote herrian bertan. 19:30ean, Kai Zaharrean izango dira Alaia Martin bertsolaria eta Xabier Alberdi historialaria Juanita Larandori ongieetorria emateko, bai eta Elkano Itsas Herriak egitasmoari hasiera emateko ere. Ekitaldian Haziren eskutik parrila bat egongo da bertaratuen sabelak 21:30ak arte betetzeko.
Jarduerak
Kai Zaharrean eta Butroi pasealekuaren hasieran izango dira. Lau egunetan zehar hainbat jarduera egongo dira. Egun guztietan Elkano Itsas Herriaren erakusketa ibiltaria ikusteko aukera egongo da. Ostegunean haurrentzako astronomia tailerra izango da eta ostiralean, berriz, patatxean nabigatzen ikasteko irteera bat egingo da. Halaber, hainbat kontzertu ere prestatu dituzte.
Urtanta jaialdia
Ostiralean (hilak 22) Pasai San Pedron emango diote hasiera Urmugaren Urtanta ekimenari. Juanita Larando patatxa Urmuga ekimenaren bidailagun izango da. 15:00etan irtengo dira Hondarribitik eta Jaizkibeleruntz ekingo dio. Itsaslabarretan barrena ibili ondoren 17:00etan Artzuportun lehorreratuko da eta Urtanta jaialdiara batuko da.
Igandetik aurrera, Urtantaren egitarauari jarraiki, Irun eta Hendaia zeharkatuz, patatxa Azkainera iritsiko da. Ontzia boluntario eta bertako arraunlariekin osatuko dute, eta beraz, tripulazioaren parte izan nahi duenak, antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko du helbide honetan.
Hona hemen Hondarribiko geldialdiaren egitaraua: