Donibane Lohitzune Hondarribia Erdi Maratoian izen ematea zabaldu dute
Lasterketa urriaren 23an izango da eta 21km burutu beharko dituzte lasterkariek. Bertaratzeko autobusak, kontsignak, dutxak edo aldagelak egongo dira parte hartzaileen eskura.
Gaur zabaldu dute urriaren 23an izango den Donibane Lohitzune Hondarribia Erdi maratoia lasterketan parte hartzeko izen ematea.
Goizeko 10:00etan emango diote hasiera lasterketari Marechal Foch plazan (Donibane Lohitzune) eta helmuga Hondarribiko kale nagusian izango da. Lasterketa popular honetan gehienez 2.999 lagunek parte hartu ahal izango dute, eta 21km burutu beharko dituzte.
Bidean zehar, lau hornitze puntu egongo dira, 5, 10, 15 eta 18 kilometroetan. Hortaz gain, animazioa, kontsignak, dutxak, aldagelak, osasun zerbitzuak eta autobusak izango dira.
Izena emateko edo informazio gehigarria eskuratzeko egin klik hemen.