Agertu dira Donejakue bidea egiten ari ziren erromesak
Sos Deiak azaldu duenez onik aurkitu dituzte Jaizkibelen galdu ziren bi erromesak.
Hondarribia eta Pasaia artean aurkitu dituzte erromesak. Atzo arratsean Santiago bidea egiten ari ziren bi erromes Jaizkibel mendiaren inguruan galdu zirelaren berri izan zuten Euskadiko Suhiltzaileek eta Sos Deiak. Berehala galdutako bi pertsonak aurkitzeko bilaketa zabaldu zuten. Bilaketaren ondoren onik aurkitu zituzten Jaizkibelen, Hondarribia eta Pasaiaren artean.

