Eslalon Olinpikoko Txapelketan, brontzezko hiru domina Irunera
Izar Garciak bat eta Xabier Manterolak bi irabazi zituzten Lleidan jokatutako Eslalon Olinpikoko Txapelketan.
Eslalon Olinpikoko Estatuko Kopako hirugarren proba egin zuten joan den asteburuan Lleidako Sort herrian. Bertan izan ziren Santiagotarrakeko ur bizietako 25 kirolari eta taldekako bigarren postua eta brontzezko hiru dominekin itzuli ziren.
Izar Garciak junior kategorian aritu zen C1 ontziarekin eta brontzezko bat eskuratu zuen; igandean, Xabier Manterola beteranoak K1an bina domina irabazi zituzten. Orain, abuztuaren 20 eta 21 arte itxaron beharko dute Leongo Eslalon Olinpiko Espainiako Txapelketan jokatzeko.
Nazioarteko kirolarien hitzordua uztailaren 26tik 31ra izango da Alemaniako Augsburg hirian jokatuko den Eslalon Olinpikoko Munduko Txapelketa. Santiagotarrakeko Klara Olazabal, Ander Elosegi eta Joan Crespo joango dira.