Beroaldiari aurre egiteko gomendioak eman ditu udalak
Egun hauetako beroaz gain, muturreko tenperatura altuak espero dira gaur.
Iragarpenen arabera, gaur iluntzean bukatuko da beroaldia, baina egun hauetako etengabeko beroari, gaurko muturreko tenperatura altuak batu behar zaizkio. Irungo Udalak hori aurre egiteko zenbait gomendio eman ditu.
Osasun Sailaren arabera, likido asko edan behar da, bereziki, ura; eta alkohola, kafeina eta azukre gehiegi duten edariak saihestu. Arin jateko gomendatu dute baita arropa egokia eramateko ere. Bero orduetan ez da komeni kalera ateratzea, eta etxean leihoak itxi behar dira. Ariketa fisikoa egitekotan, bero gutxien dagoen orduetan egiteko gomendioa helarazi dute. Bereziki zaindu beharrekoak dira adineko, menpekoak, gaixoak, jaioberri eta ume txikiak, deshidratazioak eta bestelakoak saihesteko.
Bestalde, norbaitek intsolazioren bat jasanez gero, leku fresko batera eraman behar da, burua estali eta konpresa hotzen bat jarri. Bikabonatodun ur gatzatua ere komeni da ematea. Konorterik gabe dagoela botaka egiten badu, burua alde batera jarri behar da, eta arnas bideak libre mantendu.