Txiplao Industrialdearen ingurunea egokitzeko lanak hasiko dituzte
Astelehenetik aurrera abiatuko dira egokitze lanak. Honakoa 'Kalez kale Hondarribia hobetzen' proiektuaren beste urrats bat izango da.
Astelehenean hasiko dituzte Txiplao Industrialdearen ingurunea egokitzeko lanak. ‘Kalez kale Hondarribia hobetzen’ programak egingo duen bosgarren esku hartzea izango da honakoa. Dagoeneko Donostia kalean, Kosta kalean eta Talaia (Biteri) ingurunean martxan daude egokitze lanak eta ekainean, Gibeleta auzoko lanak burutu zituzten.
Gonzalo Carrionek, obra eta Zerbitzuetako zinegotziak, Txiplao Industrialdeko lanak uda garaian egitea ezinbesteko premisa zela azaldu du. “Uda erdian egoten baita mugimendu gutxiago”.
Lan hauen bidez, oinezkoentzako bide bat eraikiko dute, Txiplao Muliate auzoarekin lotuz. Horrez gain, galtzada berritzeko lanak egingo dituzte ibilgailuen, txirrinden eta autobusen segurtasuna eta erosotasuna bermatzeko.