Hondarribiko txokoak margotzeko lehiaketa
Abuztuaren 7an izango da urtero Emeki Elkarteak antolatzen duen XXVIII. Kaleko Margo Lehiaketa.
Urtero egiten den bezala, aurten ere, Emeki elkarteak XXVIII. Kaleko Margo Lehiaketa antolatu du. Hondarribiko txokoak margotzeko xedea duen lehiaketa abuztuaren 7an egingo da. Izen ematea lehiaketaren egunean bertan egingo da Emeki elkartean, Hondarribiko Molla kalea 1ean.
Dagoeneko oinarriak prest dituzte:
- 18 urtetik gorakoek parte ahal izango dute.
- Lan bakarra aurkeztu daiteke.
- Neurri handiena 100 x 100koa izan daiteke.
- Teknikak: oleoa, akuarela, akrilikoa, librea edo mixtoa erabil daiteke.
- Parte hartzaileek Hondarribiko txokorenbat margotu beharko dute. (Argazki, lamina edo antzekoetan oinarritutako lanak baliogabetu egingo dituzte).
Lanak amaitzerakoan sinatu gabe Gipuzkoa Plazan izango dira ikusgai 17:00etatik 18:00ak arte. Sari banaketa ere bertan izango da. Bestalde, zigilatzeko ordutegia 09:00etatik 11:00etara izango da. Emekik adierazi duenez, saritutako lanak Emakiren jabetza izatera pasako dira. Eta saritu gabeko lanak 20:00ak arte jasoko dira.
Sariak
Irabazleak 1.000 euroko saria eta Atrezzon markoztatze bat (100 euro) jasoko du opari gisa. Bigarren saridunak 700 euro eta Atrezzon markoztatze bat jasoko du. Hirugarrenak, berriz, 500 euro eta Atrezzon markoztatze bat jasoko du gainontzekoek bezala.
Informazio gehiago eskuratzeko jarri zuzenean Emeki elkartearekin harremanetan 943643402 telefonoan edo beren helbidean.