Fidantzapeko behin-behineko espetxe zigorra ezarri diote Sunbillako istripuko kamioi gidariari
Asteazken gauean izan zen istripua. Kontrako noranzkoan zihoan kamioi batekin talka egin zuen motor batek, eta gidaria hil zen.
Irungo motor gidari bat hil zen joan den asteazken gauean, Sunbillan, N-121-A errepidean, istripu batean. Foruzaingoan jakinarazitakoaren arabera, kontrako norabidean zihoan kamioi baten kontra talka egin zuen motorrak. Irundarrak 58 urte zituen.
Foruzaingoak kamioi gidaria atxilotu zuen arinkeria larrizko hilketa egotzita, eta gaur jakin denez, Iruñeko 3. epaitegiak behin-behinean espetxera bidali du.