Adinekoek eurei zuzendutako ekintzak izango dituzte udan
Udan Gogoz kanpaina bueltan dator, eta adinekoentzako jarduera fisiko egokitua eta estimulazio kognitiboko saioak egingo dituzte uztaila eta abuztuan.
Adinekoen kolektiboaren ongizatea sustatzeko asmoz, Irungo Udalak Udan Gogoz kanpaina martxan jarriko du aurten ere. Horren bidez, uztaila eta abuztuan jarduera fisiko egokitua eta estimulazio kognitiboko saioak egingo dituzte hiriko gizarte zentroetan.
Bi tailer eskainiko dituzte: gimnasia egokituko tailerra eta harremanetarako estimulazio kognitiboaren tailerra (barreterapia). Saioak San Migelen, Belaskoenean, Palmera Monteron, Behobian, Anaka- Puianan eta Lekaeneko apartamentuetan egingo dituzte. Horiek 60 urtetik gorako irundarrei zuzenduta dago.
Oraindik geratzen dira plaza batzuk zenbait egoitzetan. Norbaitek izena eman nahiko balu, honako telefono zenbakietara deitu beharko du: 943 11 15 21 (Lekaenea), 943 50 63 82 (Belaskoenea), 943 63 04 12 (Behobia), 943 50 67 07 (Palmera Montero) eta 943 57 35 51 (Anaka-Puiana). San Migelen ez da barreterapiarako plazarik geratzen.