Igandean igeriz gurutzatuko dute Hondarribia
Bi urteren ondoren, buelta da Bidasoa XXI-ek antolatzen duen Txingudi Badiako XVII. Igeraldia.
Dagoeneko dena prest dute iganderako Bidasoa XXI klubeko arduradunek. Aurten, bi urteko etenaldiaren ondoren, Txingudi Badiako XVII. Igeraldia antolatu dute. Goizeko 11:00etan emango diote hasiera Hondarribiko Butroi pasealekuan. Bertatik uretara salto egin eta hondartzaruntz abiatuko dira igeraldian parte hartuko duten igerilariak. Hondartzan bertan izango dute helmuga.
Igeraldia bi kategorietan banatuko da: infantil eta helduak. Infantilek 700 metro burutu beharko dituzte, helduek, aldiz, 2.600 metro.