Trafikoan eragina izango du Dies Oiassonisek
Larunbateko Navigium Isidis prozesioak izango du gehienbat eragina trafikoan.
Gaurtik igandera arte ospatuko den Dies Oiassonis erromatar jaialdiak trafikoan eragina izango da. Larunbatean, Navigium Isidis prozesioa dela-eta, 19:20tik 19:50era, itxita egongo dira ibilgailuentzat Colon ibilbidea, Gipuzkoa hiribidearen eta Eliza karrikaren artean. Irunbusen erdialdeko geltokiak ere itxita egongo dira.
Horrez gain, prozesioa San Juan plazatik sartu eta bidegurutzetik pasatzen den arte, etenaldi puntual bat egingo dute Nafarroa hiribidearen eta Eliza eta San Martzial karriken arteko bidegurutzean. Bestalde, 20:45etik 21:10era ezingo da sartu Ramon Iribarren eta Erlaitz kaleetatik Dunboa kalera arte.