Emaitza itzelak lortu ditu Javier Arruabarrena piraguistak
Eslaloneko Junior eta 23 Urtez Azpikoen Munduko Txapelketan lehen aldiz hartu du parte juniorrak eta final laurdenetan murgildu da.
Italiako Ivrea hirian Eslaloneko Junior eta 23 Urtez Azpikoen Munduko Txapelketa jokatu zen aurreko asteburuan, eta bertan izan zen Santaigotarrakeko Ander Diaz entrenatzailearekin batera Javier Arruabarrena juniorra, K1 eta Extrem modalitateetan lehian.
Arruabarrenaren nazioarteko lehen lehiaketa izan zen eta laugarren sailkatzea lortu zuen K1 kategorian, eta Extremean final laurdenekoetara iritsi zen, nahiz eta kategoria horretan parte hartzeko urte bat falta zaion klubak adierazi duenez. Ondoren, K1ean ez zuen final erdietarako aukera lortu.
Hautaketa probetan hirugarren postua bereganatzeak nazioarteko Extrem lehiaketan jokatzeko balioko dio. Europako Junior eta 23 Urtez Azpikoen Txapelketarako sailkapena hurrengo asteburuan lehiatuko da Sorten (Lleida) egingo den Espainiako Txapelketan.