Dies Oiassonis hasi dute artisauen azokarekin
Hasi da Irun 2.000 urte atzera eramaten duen Dies Oiassonis jaialdia. Goizean artisauen azokak kaleak hartu ditu, igandea arte.
Abiatu da Dies Oiassonis, lau egunetan Irun erromatarren garaira eramango duen jaialdia. Lehen egun honetan azoka ireki dute erdiguneko kaleetan eta igande arte egongo da zabalik. Gaurko egitarauari erreparatuz, antzerki saio bat antolatu dutela ikus daiteke gaurko 20:00etarako Amaia KZn ¡Que salga Aristofanes! Els joglars disfrutatu ahalko dute bertaratzen direnek 15 euroren truke.