Dies Oiassonis jaialdiko sarrerak salgai daude
Hiriko zenbait tokitan egongo dira salgai, turismo bulegoa, Oiasso Museoa eta Amaia KZn, kasu.
Dies Oiassonis jaialdiko sarrerak salgai daude.
Zirku erromatarra
Llau ikuskizun izango dira: ostiralean, 18:00etan; larunbatean, 18:00etan eta 22:00etan; eta igandean, 13:00etan. Sarrerak salgai daude 4 euroan, Luis Marianoko turismo bulegoan eta Oiasso Museoan
Antzerkia
- Osteguna: Els Joglarsen Que salga Aristofanes. 20:00etan, Amaia KZn. Sarrerak salgai daude 10 eta 15 euroan, www.irun.org/sarrerak -en eta Amaia KZko leihatilan.
- Larunbata: Oiassoko emakumeak bakarrizketa saioa. 12:00etan eta 13:00etan, terma erromatarren lorategian. Sarrerak 7 euroan egongo dira salgai, Oiasso museoan. 22:00etan, Junkal plazatxoan, William Shakespeareren Tito Andronicoren egokitzapena. Sarrerak 10 eta 7 euroan egongo dira salgai, www.irun.org/sarrerak -en, Oiasso Museoan eta turismo bulegoan.
- Igandea: 11:30ean, Junkal plazatxoan, Ezezagunok-en La paz y otras lunas antzezlana. 12:30ean, Junkal plazatxoan, ¡Las peripecias de un joven de Oiasso! bakarrizketa saioa eskainiko dute, eta, jarraian, Aristofanesen Lisistrata antzelanaren egokitzapena. Sarrera doakoa da.
Esperientzia gastronomikoak
Zirku erromatarreko hondarretan egingo den afaria eta ondoko ikuskizunaren sarrerak agortuta daude.