Bi domina eskuratu dituzte aulki mugikorreko Estatuko Infantil Txapelketan
Hondarribiko Arraun Elkarteko arraunlari infantilak Banyolesen (Girona) izan dira asteburuan eta oso emaitza onekin bueltatu dira bertatik.
Pasa den asteburuan Estatuko Aulki Mugikorreko Infantil Txapelketa jokatu da Banyolesen eta bertan izan dira Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari gazteak.
Gironan lan bikaina egin zuten hondarribiarrek. Guztira bi domina eskuratu zituzten: urrezkoa eta brontzezkoa.
Urrezko domina zortzikoa-ren modalitatean (lemazainarekin) eskuratu zuten Martin Lopezek, Iñaki Puentek, Oier Ancisarek, Markel Aginagak, Manex Larretxeak, Oier Bravok, Telmo Gaztelumendik, Eki Sistiagak eta Aner Ribesek.
Brontzezko domina berriz laukoa-ren modalitatean eskuratu zuten ontzia osatu zuten Paule Amunarrizek, Irene Ortegak, Nora Apezetxek eta Lydia Eskuderok.
Podiumeko pustuez gain, emaitza onak lortu zituzten. Infantil mutilek laukoan A finalean seigarren sailkatu ziren eta nesketan skif ontzian B finala irabazi zuten.
Asteburu berean, Beteranoen Estatuko Txapelketa jokatu zen Banyolasen. Bertan izan zen Hondarribiko Arraun Elkarteko Arantza Mariskal. A finalean (skif ontzian) bosgarren sailkatu zen.