Urrezko domina Iker Arotzenarentzat, 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan
7,70 metroko luzera jauziari esker geratu da lehenengo BATeko atleta.

Iker Arotzenak urrezko domina lortu du luzera jauzian 23 urtez azpiko Espainiako Txapelketan. BAT Bidasoa Atletiko Taldeko atletak 7,70 metroko jauzia egin zuen atzo, Santanderren, eta horri esker lortu zuen lehenengo postuan bukatzea.
Atleta une onak bizitzen ari da, ekainean brontzezko domina lortu baitzuen, Espainiako Txapelketan, absolutuetan.
Salto de 7m70 con el que Iker Arozena se lleva el Oro @HondarribiaUdal @Irun_informa @GipuzkoaKirolak @kirolaknet @atletismoRFEA @superamara @atletismogaf pic.twitter.com/IfIzbcednT
— B.A.T. (@atletismobat) July 10, 2022
Bestalde, brontzezko domina banarekin bueltatu dira Irunera Ana Pulgarin eta Malen Orduña. Pulgarinek 47:33.81eko denbora egin zuen 10 kilometro martxan, eta hirugarren sailkatzeaz gain, bere markarik onena eta Mediterraneo Txapelketarako sailkatzea lortu zuen. Azken hori irailean jokatuko da, Pescaran (Italia).
Orduñak, berriz, 4,02 metroko jauzia egin zuen pertikan. Horri esker, bere marka 17 cm-tan hobetzea eskuratu zuen, lau metroko langa gaindituz.
Azkenik, Eva Queimaño laugarren geratu zen, 4821 punturekin, heptatloian; Alazne Garrido seigarren 1:01.94ko denborarekin, 400 metro hesietan; eta Goizane Garcia zortzigarren, 11,98 metroko pisu jaurtiketarekin.