Dagoeneko martxan dira Londresera zuzeneko hegaldiak
Joan den astetik aurrera, astelehenetan eta ostiraletan, Londresera bidaiatu ahal izango da zuzenean Donostiako Aireportutik.
Donostiako aireportutik, dagoeneko, Madrilera, Bartzelonara, Kanaria Handira, Sevillara, Malagara, eta Balear uhartetara bidaiatu daiteke, eta orain, Londresera ere bai.
Londresetik abiatutako lehen hegaldia joan den ostiralean lurreratu zen Hondarribian eta 98 bidaiarirentzako eserlekuak zituen.
BA City Flyer hegazkin konpainia izango da hegaldi hauen operadorea eta astean bi aldiz eskainiko ditu hegaldiak Ingalaterrako hiriburura: astelehenetan eta ostiraletan. Era honetan, Hondarribiak, beste behin, konexio zuzena izango du, astean bitan, hiri ingelesera.
Aenak azaldu duenez, oraingoz, konpainia ingelesak irailaren 2ra arte eskainiko du honako zerbitzua.