ETE Ligan, asteburu zirraragarria Portugaleteko uretan
Asteburuan Portugaleten jokatu dituzte bosgarren eta seigarren jardunaldiak, ETE Ligan. Hondarribiak lider jarraitzen du, Hibaikarekin 48 puntutara berdinduta.
ETE Ligaren zaletuek asteburu zirraragarria bizi izan dute Portugaleteko uretan. Honako eremua, urtero, gatazkatsuenetako bat izaten da, Nerbioi ibaiko korronteek kaleen arteko ezberdintasuna nabarmenago egiten baitute. Aldi honetan eremuak ere ez du hutsik egin.
Portugaleteko bandera bi egunetara jokatu zen, puntuak, berriz, beti bezala esleitu ziren (estropadaro sailkapenaren arabera). Estropada hiru kaleetara eta bi luzeetara jokatu zen bi egunetan. Larunbata, bereziki, jardunaldi ikusgarria izan zen. Lehenengo kaletik hegan egin zuten Portugaletek, Deustok eta Hibaikak, eta txanponaren beste aldean, berebiziko zailtasunak izan zituzten Castrok, Zarautzek eta Hondarribiak hirugarren kaletik. Igandean berriz hiru kaleen artean ezberdintasuna egon bazegoen ere, hauek, zertxobait parekatuagoak izan ziren.
Emaitzak
Larunbatean Hibaikak irabazi zuen jardunaldia, bai eta lidertza eskuratu ere. Deustuko trainerua bigarren izan zen errenteriarrengandik 3,65” segundotara. Ama Guadalupekoa ontzia, hirugarren izan zen 4,71” segundotara.
Igandean, berriz, Hondarribiak irabazi zuen jardunaldia. Aldi berean, lidertza berreskuratu eta Portugaleteko Uri Urena XL. bandera eskuratu zuen. Bigarren Deustu izan zen ontzi berdetik 4,56” segundotara, eta hirugarren Hibaika 7,24” segundotara.
Sailkapen orokorra
1º | HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK | 48 |
---|---|---|
2º | HIBAIKA JAMONES ANCIN | 48 |
3º | DEUSTO BILBAO | 42 |
4º | DELTECO ZUMAIA | 36 |
5º | ONDARROA CIKAUTXO | 32 |
6º | ZARAUTZ GESALAGA OKELAN | 23 |
7º | HERNANI MITXELENA | 22 |
8º | CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN | 12 |
9º | PORTUGALETE | 7 |