Casasola: "Beti zaudete hor eta zuek zarete aurrera jarraitzen bultzatzen nauzuenak"
Berriz berreskuratu zuten atzo Nagore Laffage omentzeko eta indarkeria matxista salatzeko ekitaldia Irunen. Jose Antonio Santano alkatea eta Miren Etxebeste Berdintasun zinegotzia bertan izan ziren.
Atzo Nagore Laffage parkean elkartu ziren irundarrak Laffagen heriotzaren 14.urteurrenean. Txingudiko Elkarte Feministak, Gaurko Andreak eta Emeki elkarteak deitu zuten deialdia eta “beste inor gehiago ez” oihukatu zuten.
Jose Antonio Santano alkatea bertan izan zen, baita Miren Etxebeste Berdintasun zinegotzia. Asun Casasolak hartu zuen hitza eta eskerrak eman zizkien bertaratu zirenei era inprobisatuan antolatu zelako eta beste urteren batean elkarretaratzea denboraz antolatzea eskatu zuen.
Atzoko eguna gogorra zela aitortu zuen Casasolak, egun horretan erail baitzuten bere alaba eta egun horretan berarekin egoteko esfortzua eskertu zuen. “Pozten nau Irunen bizitzeak eta nirekin antolatu dituzten neska hauek nire ondoan edukitzeak. Beti zaudete hor eta zuek zarete aurrera jarraitzen bultzatzen nauzuenak”.