Kasino Zaharra Adinekoen Etxearen irekiera eskatu dute
Hondarribiko jubilatu zein pentsionistek Kasino Zaharraren irekieraren eskaera formalizatzeko 677 sinadura jaso dituzte dagoeneko.
Hondarribiko Kasino Zaharra Adinekoen Etxea. Hondarribiko Adinekoen Etxea itxita dago pandemia hasi ezkeroztik. Hori dela eta, gaur goizean, haren irekiera eskatu dute Hondarribiko jubilatu zein pentsionistek. Kasino Zaharra “beharrezkotzat” jo dute eta azaldu dutenez, bertan egiten zituzten jarduerak eta sozializatzeak beren ongizate fisikoan zein mentalean eragin onuragarria zuen.
Gaurko egunez, eskaera formalizatzeko asmotan, BAZen 677 sinaduren erregistro ofiziala egin dute. Eskaerara batu nahi duen orok oraindik ere batzeko aukera izango du herrian zehar, hainbat establezimenduetan, ipini dituzten sinadura orriak sinatuz.

