Etxean omenduko dute bihar Nagore Laffage bere izena duen parkean
Duela lau urte izan zuten gogoan azken aldian eta berriz berreskuratu dute omenaldia. Nagore Laffage parkean izango da 18:00etan.
Elkarretaratzea egingo dute bihar Nagore Laffage parkean 18:00etan, Nagore, Irunek ez zaitu ahaztuko lelo pean. Duela 14 urte hil zuen irundarra Diego Yllanesek eta lehen hiru urteetan Irunen salaketa egiteko elkartu ziren Gaurko Andreakeko Irene Kastezubik gogoratu duenez.
Ondoren, hamargarren urteurrenean bildu ziren Zabaltza plazan ekitaldi berezi baten bueltan eta aurten berriz salatuko dute indarkeria matxista Txingudi Elkarte Feminista, Gaurko Andreak eta Emeki elkarteak deituta. Asun Casasola ere bertan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.