Errenteriako Andra Mari Abesbatzaren emanaldia, igandean
Arimen Besarkada obra aurkeztuko dute. Bertan izango dira Alize Mendizabal organista ospetsu eta Junkal Guerrero sona handiko konpositorea.
Igande honetan, arratsaldeko 19:30ean, Arimen Besarkada, Junkal Guerrerok konposatutako lana eskainiko dute. “Heriotzaren trantzea bakarrik sufritu dutenentzat eta bere senideentzat eskainia, arimen besarkada sendagarria senti dezaten”. Honakoa, abesbatzarentzako enkarguz sortutako lana izan zen eta hogei eta hamabost minutuko iraupena izango du.
Igande honetan, errenteriako Andra Mari Abesbatzaren emanaldian, honako artistek parte hartuko dute: Ana Sagastibeltza, sopranoa, Saioa Goñi, sopranoa, Jesús García Aréjula, baritonoa eta Alize Mendizabal, organoa. Guztiak, Andoni Sierra Andra Mari Abesbatzaren zuzendaritzapean.
Emanaldia Hondarribiko Alde Zaharreko Parrokian izango da. Sarrera doakoa.