Ondasun higiezinen zerga ordaintzeko epea uztailaren 12an bukatuko da
Lau bide jarri dituzte eskuragarri ordainketa hori egiteko.
2022ko ondasun higiezinen zerga borondatez ordaintzeko epea uztailaren 12an bukatuko dela ohartarazi du Irungo Udalak.
Helbideratutakoak egun horretan zordunduko dira eta helbideratu gabeek lau bide dituzte horretarako; egoitza elektronikoaren bidez; udalaren orrialdeko ‘ordainketak Interneten’ atalean; finantza entitateen bidez (leihatila, kutxazain automatikoa edo Internet) edota HAZ-n.