Nagore Laffage oroitu dute hilketaren 14. urteurrenean
Urtero moduan, sanferminen atarian, justizia eta erreparazioa eskatu dute irundarrarentzat Iruñean, hamarnaka lagunek.
Etzi hamalau urte beteko dira Nagore Laffage irundarra hil zuela Diego Yllanesek, Iruñeko sanferminetan. Orduz geroztik, urtero dute gogoan sanferminen atarian, eta aurten ere ez dute hutsik egin: Lunes Lilas elkarte feministak antolatuta, harmanaka pertsona bildu dira Vinculo plazan.
Bertan izan zen Asun Casasola Laffageren ama, baita Nafarroako instituzioetako hainbat ordezkari ere.
Laffagerentzat justizia eta erreparazioa eskatu zuten. Informazio gehiago, lotura honetan.