Mugetako heriotzen kontrako elkarretaratzea egingo dute gaur
Melillako gertakariak salatzeko egin dute deialdia hainbat erakundek, horien artean, SOS Arrazakeriak.
Melillako gizarte-kolektiboek eta migratzaileen komunitateek eskatuta elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat hiritan gaur, iluntzean, 19:30etik aurrera. Bizitza beltzek axola dute lelopean deitu dituzte herritarrak bertaratzea.
Elkarretaratzea hainbat entitatek antolatu dute: SOS Arrazakeria, Zehar Errefuxiatuekin, Hiritarron Harrera Sarea, Amnistia Internacional, Ongi Etorri Errefuxiatuak, EIPE-ZAIE Elkartea, Bake Ekintza
Antimilitarista, Zaporeak, Saharako Lagunen Elkartea, GOT, Salvamento Marítimo Humanitario, OXFAM, Colectivo Saharaui en Gipuzkoa, Kolore Guztiak, Denon Elkartea, Red Atenea eta Hotz Zarautz.