Euskara arloko diru laguntzak eskatzeko epea, zabalik
Euskararen erabilera sustatzen laguntzen dutenentzako diru laguntzak dira eta irailaren 15era arte eskatu ahal izango dira.
Hondarribiko Udalak, urtero euskararen erabilera sustatzen laguntzen dutenentzako diru laguntzak eskaintzen ditu. Aurten ez da salbuespena izan. Laguntza hauek, guztira, 37.600 euroko aurrekontua izango dute eta Euskara batzordea izango da eskakizunak aztertzeko arduraduna.
Nork eska ditzake?
- Ikastetxeek: 16 urtetik beherakoentzat uda ikastaroak antolatzen dituztenek. (9.800 euro)
- Talde edo elkarteek: Euskara sustatzeko ekintzak antolatzen dituztenek. (7.000 euro)
- Herritarrek: Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten edo barnetegietara joan diren 16 urtetik gorako herritarrek. (17.000 euro)
- Establezimenduek: Errotulazioa euskaratuda dutenek (1.800 euro) eta webgunea euskaratuta dutenek.
Eskakizunak irailaren 15era arte BAZen edo udalaren webgunean egin ahal izango dira.