Udal garbitzaileak greba mugagabea egingo dute
Atzo goizean, udal langileek, bilera izan zuten azpi kontratatuta dituen ISS enpresarekin. Multinazionala negoziaketara "esku hutsik" azaldu zela salatu du ELA sindikatuak.
Udal garbitzaileak otsailetik dabiltza borrokan lan baldintza duinen alde, zehazki 47 egun. ISS enpresak azpi kontratatuta lan egiten dute eta 2011etik berrikusten ez den hitzarmena berrikustea eta baldintzak hobetzea ezinbestekotzat jotzen dute.
Atzo goizean ISS enpresarekin negoziaketa bilera izan zuten, baina multinazionala negoziaketa mahira “esku hutsik” azaldu zela salatu du ELA sindikatuak, “lotsagarria da”. Bileraren baitan hartutako erabakiak irailaren 8an emango ditu jakitera ISSk.
Bestalde, ekaineko osoko bilkuran (hilaren 22an) udalari gatazka desblokeatzeko eta pausuak emateko eskatu ondoren, erantzuna enpresarekiko “udaletxearen konplizitatea” eta “parte hartze eza” izan dela adierazi dute. Era honetan gatazka luzatuz.
Honengatik guztiagatik, udal langileak greban jarraituko dute abuztuaren 31ra arte eta irailaren 1ean greba mugagabea deituko dute.