Deskontu bonuak erabiltzeko azken egunak
Igandean (uztailaren 3an) izango da deskontu bonu hauek Hondarribiko 51 saltokietan erabiltzeko azken eguna.
Hilaren 2an hasi zen Euskadi Bono Denda kanpainaren hirugarren edizioa eta Hondarribiko 51 saltokik parte hartu dute.
Honakoa, bertako merkataritzaren aldeko ekimena izan dela azaldu du Maria Serrano Sustapen Ekonomikorako zinegotziak. Kanpaina honetarako 40.000 euroko diru kopurua ipini du udalak eta “oso emaitza onak ematen ari da”.
Oraindik ere deskontu bonuak erabiltzeko aukera egongo da iganderarte.