Amua in-Edit jaialdira lanak aurkezteko azken eguna, gaur
Musika-film laburren zinemaldiaren 2. edizioa izango da aurtengoa. Jaialdia abenduaren 8tik 10era egingo da Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean.
Aurten Amua in-Edit musika-film laburren zinemaldiaren 2. edizioa izango da. Irratia hitzaldiak, eztabaidak, dokumentalak, binilo azoka eta kontzertuak uztartzen dituen jaialdia da. Baina, muina, musikan oinarritutako film laburrak izango dira.
Film labur horiek aurkezteko epea gaur amaituko da eta baldintzak honakoak dira:
- 25 minutu izan ditzakete gehienez.
- Bideoklipak onartuko dira.
- Edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke baina euskarazko edo erdarazko azpitituluak izan beharko dituzte derrigor.
Epaimahaia musikarekin eta zinemarekin zerikusia duten hiru profesionalek osatuko dute eta aurkeztutako film laburren artean irabazlea hautatuko dute. Guztira lau sari banatuko dituzte: Lehen saria 2000 eurokoa izango da, bigarrena 1000 eurokoa, hirugarren saria 500 eurokoa eta ikusleen saria 2000 eurokoa.
Amua in-Edit jaialdia 2022ko abenduaren 8tik 10era egingo da Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean. Izen ematea Amua Film festibalaren webgunean edo honako estekan.