Klara Olazabal finalerdietarako sailkatu da Eslaloneko Munduko Kopan
Asteburu aberatsa izan da Santiagotarrakentzat kategoria desberdinetan eta zazpi domina ekarri dituzte.
Aurreko asteburuan Esloveniako Ljubljana hiriko kanalean Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proba egin zen eta Klara Olazabal irundarrak bosgarren postua bereganatu zuen C1 modalitatean. Ander Elosegi (C1) eta Joan Crespok (K1 eta Extreme) ere parte hartu zuten baina finalerdietarako txartela Olazabalentzat izan zen bakarrik.
Hurrengo hitzordua ur bizietako nazioarteko kirolarientzat abuztuan izango da eta Eslalomeko Munduko Kopako laugarren proba.
Aulki mugikorra
Hilaren 24, 25 eta 26an aulki mugikorreko Espainiako txapelketa egin zen Sevillan eta Santiagotarrakekoek parte hartu zuten kadete, gazte eta senior kategorietan 14 ontzi eta 33 arraunlarik.
Beñat Fernandez, Bittot Lekuona, Ander Aramendi eta Julen Villafranca seigarrenak izan ziren lauko scull gazteetan lemazainik gabe; Pablo Martinez Lacar, Xabi Etxebeste, Alex Conde eta Ander Ibargoien seigarren izan ziren lauko scull gazteetan.
Beñat Jimenez, Martxel Tejedor, Ioritz Telleria eta Asier Regueiro zortzigarrenak izan ziren lauko scull absolutuan; Luken Solozabal, Joaquin Antunez, Xabier Payo eta Oier Emazabal hamabigarren geratu ziren lauko scull kadete kategorian.
Txapelketa honekin denboraldia amaitu egin da aulki mugikorreko arraunlarientzat, kadete, gazte eta seniorrentzat. Aldiz, haurrek eta beteranoek Banyolasen Espainiako Txapelketa izango dute uztailaren 8,9 eta 10ean.
Espainiako Kopa, bost podium
Joan den asteburuan Asturiaseko Trasona herrian Espainiako Kopa egin zen eta bost aldiz igo zen podiumera Irungo kluba.
Haur kategorian Nora Arana eta Irene Muiño hirugarrenak izan ziren K-2 ontziarekin; haurrekin jarraituz, Eider Ceciliak zilarrezko domina lortu zuen K-1 ontziarekin, eta June Arrastuarekin batera K-2 ontziarekin, urrea. Ceciliak Ibai Aranbururekin ere egin zuen arraun eta lasterketa irabazi zuten.