Iñigo Muguruza bekara aurkezteko epea ireki dute
Abuztuaren 8era arte bidal daitezke lanak eta bakarka edo taldeka egin daiteke. Irabazleek 9.000 euro irabaziko dituzte lantzeko.
Iñigo Muguruza bekaren bigarren edizioan aurkezteko oinarriak argitaratu dituztela jakinarazi du Santi Jimenez, Hezkuntzako ordezkari eta Musika Eskolako presidenteak. Lehenengo edizioan Asier Suberbiola donostiarrak eta Muguruzaren musika ikertu, eta horrekin musika eskoletan erabiltzeko material didaktikoa sortu zuen.
Beka horren asmoa Muguruzari omenaldia egitea eta musikari egin zion ekarpena gogora ekartzea dela adierazi du, eta diru laguntzarekin, azken hamarkadetako euskal musika modernoaren lotutako ikerketak sustatu nahi dituzte.
Oinarriak
Ikerketa lana burutzeko 8 hilabeteko epea, eta 9.000 euro erabiltzeko izango ditu beka esleitzen zaionak. Azken emaitzaren formatua desberdina izan daiteke, “proiektua, prozesua edo ekintza (dibulgaziorako materiala, lankidetzako prozesuak, parte-hartze bidezkoak…)”.
Banaka edo taldeka eska daiteke diru laguntza. Taldeen kasuan ikerketa lanaren zuzendari arduradun bat izendatuko dute. Proposamenak abuztuaren 8a baino lehen aurkeztu behar dira eta oinarri guztiak lotura honetan topa daitezke.