Iker Arozenarentzat brontzezkoa Espainiako Txapelketa Absolutuan
Euskadiko Sub16ean ere aritu dira BAT-eko atletak, eta oro har, parte hartze handia izan da aurreko asteburuko lehietan.
Belen Bermejo eta Eva Queimaño, finalistak
Belen Bermejo, mailu jaurtitzailearen marka hoberena 57,55 metro izan ziren. Klubaren eta bere errekor berria ezarri du Bermejok; seigarren postua bereganatu zuen eta beraz finalista da.
Eva Queimaño heptathlonistak denboraldiko marka hoberena egin zuen 1,65 altuera lortuz, eta MMP pisua 10,76 metrorekin. Zortzigarren izan zen sailkapenean 4923 punturekin, eta bere marka pertsonala hobetu zuen, baita finalera iritsi ere.
Beste parte hartzaileen markak, esteka honetan irakur daitezke.
Euskadiko Sub16 Txapelketa
Joan den larunbatean jokatu zen Euskadiko Sub16 Txapelketa eta BAT-ek 10 domina ekarri zituen etxera. Gazte askok parte hartu dutela adierazi dute. “Gure kadeteen parte-hartze handia, harrobiaren sendotasunaren eta osasunaren ikurra da”.
- Urrezko dominak.
Oihana Amadok ere urrezkoa irabazi zuen xabalina proban 22,45 metroko jaurtiketa eginda. Bere marka pertsonala gainditu zuen, ia bi metro gehiago egin zituen.
- Zilarrezko dominak.
Hugo Vazquezek 600 metroko lasterketan 1:33,99 minutuko lasterketa egin zuen; Izaskun Sainzek 1000 metrokoan 3:07,17 minuturekin irabazi zuen; Elene Casadok 1500m oztopotan 5:58,98 minutuko erregistroarekin igo zen podiumera; Alaine Agerraldek 300 metrotan 45,66 segundo egin zituen zilarra irabazteko.
- Brontzezko dominak.
Alai Cabellok 1500 metro oztopoetan 4:58,41 minutu egin zituen; Jon Gajatek hirugarren postua lortu zuen 45,57 segundorekin 300 metro hesietan; Nerea Sorondok 100 metro lauetan 12,80 segundo egin zituen.
Sub16koek amaitutzat jo dute denboraldia.