Wheels & Waves festibalak geldialdia egingo du Hondarribian
Motorrak, surf-a, skate-a eta musika uztartuko dituen festibala da. Hondarribiak hamaikagarrenez Punk's Peak Race lasterketa jasoko du bihar.
Wheels & Waves festibala bihar hasi eta uztailaren 3an amaituko da. Motorrak, surf-a, skate-a eta musika uztartuko dituen festibala izango da. Gune nagusia Biarritz izango bada ere Hondarribiak hamaikagarrenez Punk’s Peak Race lasterketa jasoko du.
Motorzaleek hitzordua dute bihar Jaizkibelgo paradore zaharrean. 13:00etan hasiko da lasterketa eta besteren artean, motorraren munduan ezagunak diren pilotuek parte hartuko dute. Punk’s Peak Race amaitzerakoan festa San Pedro kalera igaroko da. Bertan, bost kontinenteetako retro ukituko ehundaka motor ikusgai izango dira eta 17:00etan lasterketaren sari banaketa egingo dute.
Errepidea
Hondarribitik Jaizkibelruntz doan errepidea itxita egongo da. Beraz, lasterketa ikusi ahal izateko Pasaiako errepidetik igo beharko da 11:30etik 13:30era.
Ride
Gainera, motorzaleek ‘Ride’ deituriko jardueran parte hartu ahal izango dute. Zehazki, 3 ibilbide izango dituzte aukeran: 100km, 200km eta 300km. Euskal Herriko bideak ezagutu eta Wheeils & Waveseko motorzaleekin ibilbideaz gozatu ahal izango dute.