Izen emateak azken momenturako ez uzteko galdegin dute, aseguruak prestatzeko eta antolakuntza lanak errazteko.
Larunbat honetan Pirinioetako bidea ekimena burutuko du Gure Eskuk eta irundarrek Xoldokogaina eta Erlaitz argiztatuko zituztela jakitera eman zuten pasa den astean.
Dagoeneko 150 pertsonek izena eman dutela azaldu du taldeak, eta deialdi berezia egin dute Xoldokogaineko tontorrera egiteko oraingoz jende gutxiagok eman baitu izena tontor horretara igotzeko. Horrez gain, inskripzioak azken momenturako ez uzteko eskatu dute antolakuntza lanak errazteko, ekimena diruz finantzatu ahal izateko eta aseguruak prestatzeko.
Eskerrak eman dizkiete farol bereziak finantzatzen lagundu dieten elkarte eta pertsonei: Antxeta irratia, BDSKoop, eta Irungo Mendizaleak eta Erlaitza elkarteetako zenbait mendizaleei.