[Argazki galeria] Kolorez bete du plaza apar festak
Bost kanoik plaza koloreztatu dute, eta Irungo Udalak ekainaren 28rako antolatu duen ekintza nagusia izan da.
LGBTI+ komunitatearen harrotasunaren nazioarteko eguneko udalaren ekintza nagusia San Juan plazan egin den apar festa izan da. Bost apar kanoien bidez ortzadar ikurrina irudikatu nahi izan dute, eta batez ere, haurrak joan dira jolastera.