Melillan gertatutakoa salatzera deitu dute gaur
Joan den ostiralean 2.000 lagun saiatu ziren Maroko eta Espainia banatzen dituen hesia zeharkatzen, eta horietatik 37 hil ziren. Irungo Harrera Sareak egin du deialdia.
Joan den ostiralean Melillan gertatutako “sarraskia” salatzeko elkarretaratzea egingo dute, gaur, 18:30etik aurrera, San Juan plazan. Irungo Harrera Sareak deitu ditu elkarretaratzera irundarrak Sarraskien aurrean, inoiz baino gehiago harrera herria lelopean.
Joan den ostiralean 2.000 lagun saiatu ziren Nador eta Melilla banatzen dituen hesia zeharkatzen. Horietatik, ordea, 37 hil ziren.