LGTBIAQ+ adierazpen bateratua sinatu dute
Bihar Harrotasunaren eguna dela-eta EAJ, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EH BILDUk, Fenomena Elkartearekin batera, adierazpen bateratua sinatu dute.
Hondarribiko Udalak, aurten, aurreko urteetan bezala “legezkotasuna garatzea eta herritarrek sexu orientazioa eta genero identitatea ulertzeko modu ezberdinak bereganatzea ekarri duten kolektiboak ospatu ” nahi izan ditu. Bai eta LGTBIAQ+ mugimenduetako kide aktiboek, borrokaren aitzindariek, seme-alabek orientazio sexuala erabakitzeko eskubidearen alde borroka egiten zuten familiek, beraien hautaketak inondik inora defendatzen zituzten emakumezko bizilagunek egiten duten lana bistaratu ere.
Horregatik, ‘Lehenaldi burutugabea’ izenburutzat ezarri duten adierazpen bateratua sinatu dute udaletxeko talde politiko guztiek Fenomena Elkartearekin batera.
Aurten lesbianen kolektiboari keinu txiki bat egin nahi izan zioten, izan ere “gay kolektiboa baino ezkutuago egon den kolektiboa” dela azaldu dute. Emakume multzo batek Lesbianak ikusezin bihurtu eta errealitate bat ezkutatu zutela azalduz. Baina adierazpen honetan, haien existentzia berretsi dute.
Joan den ostiralean, LGTBIAQ+ Eguna ekitaldian, Monica Zamorak eta Josune Lasak beraien borrokaz, beraien familiaz eta sentitzen dutenaz hitz egin zuten, zoriontsuak izan daitezkeela aldarrikatuz.