Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-6-24)
Ekainak 24ko denbora-pasen dinamika martxan da. Sariak 'Mugen gaindi' poltsa eta liburu sorta dira.
Harpidedun eta HITZAkideei bereziki zuzenduta eta aisiaz ere euskaraz goza dezaten, OARSO BIDASOKO HITZAk astekariro denbora-pasen atal berezi bat du.
Astekariko 30 (denbora-pasen orrialdea da) eta 31 (asteroko sariaren eta aurreko asteko dinamikako saridunaren informazioa) orrialdeak dinamika horri zuzenduak dira.
Aste honetako saria ‘Mugen gaindi’ poltsa eta liburu sorta dira dira.
Liburuak: Lope De Isasti eta goiko elizako aziyua + Korri, Xalto ta Brinkoren abenturak + Xabier Lete Ttiki.
HITZAkideek (OARSO BIDASOKO HITZAri ekarpen zuzena egiten dietenek) zozketan parte hartu ahal izateko, hitz gezidunen denbora-pasa osatu beharko dute eta HITZAra helarazi.
Nola? Oso erraza da:
- Whatsapp bidez (688 77 07 52 zenbakira argazkia atxikituz)
- Posta elektronikoz (denborapasakobh@hitza.eus helbidera argazkia atxikituz, gaian “denbora-pasak zozketa” jarrita)
- OARSO BIDASOKO HITZAko bulegora eramanda (Irun kalea 8, Errenteria-Orereta)
Epe muga: asteazkeneko 12:00ak arte jasotako orrialdeak izango dira onartuak astero.
Ez galdu aukera eta parte har ezazu!