[Argazki galeria] Mahaiaren bueltan omendu dituzte adinekoak
Jaiak ospatzeko urteroko bazkaria eta dantzaldia egin dute hirugarren adinekoek gaur. 700 pertsona bildu dira bi urteren ondoren.
Gaur, bi urteko geldialdia eta gero, berreskuratu egin dute hirugarren adinekoen omenezko bazkaria. Oro har, ilusioa zen nabari Ficoban, eta mahai batean zenbait anderek esan dute azken bi urteak atzean uzteko aukera izan dela bazkaria.
Bertan 700 pertsona elkartu dira bazkaldu eta Tsunami orkestraren musikarekin dantza egiteko. Jose Antonio Santano bertan izan da udal gobernuko eta udalbatzako zenbait ordezkarirekin ere.