Arraunlarien aurkezpena Itsas Etxea Auditoriumean egingo da
Gaur arratsalderako eguraldi txarra iragarri dute, hori dela-eta gaur arratsalderako aurreikusita zeuden zenbait jarduera lekuz aldatuko dituzte.
Gaur arratsalderako eguraldi txarra iragarri dute eta beraz, udaleko Kultur Arloak zenbait jarduera lekualdatuko dituztelaren berri eman du.
Hondarribia Arraun Elkarteko hiru eskifaien aurkezpena eta traineru berriaren bedeinkapena Itsas Etxea Auditoriumean egingo dute.
Meakako Adixkideak Dantza Taldearen emanaldia eta San Joan sua piztea, berriz, Bentako aparkalekuan izango dira.
Dena den, ordutegiak bere horretan jarraituko du.