Arma Plaza Fundazioaren 10. urteurrena ospatzeko jarduera berriak
Uztailaren 8tik aurrera egingo diren 'Argi gauak' bisita gidatuak eta, EHUrekin elkarlanean, udako ikastaroak aurkeztu dituzte gaur goizean.
Arma Plaza Fundazioak 10. urte bete ditu aurten eta hori ospatzeko zenbait jarduera antolatu dituzte. Horren berri eman du gaur goizean Arma Plaza Fundazioko lehendakaria den Txomin Sagarzazuk. Fundazioaren helburua, hasiera hasieratik, Hondarribiko ondarea berreskuratzea eta herritarrei zein herrira bertaratzen direnei ondare horren berri eman eta jakituria zabaltzea izan da.
Jarduerak
- Udako ikastaroa (EHUrekin elkarlanean): Uztailaren 7an eta 8an eskainiko dute eta kultur ondarea babesten ikasteko ikastaroa izango da. Doakoa izango da baina aldez aurretik izena eman beharko da.
- ‘Argi gauak’ gaueko bisita gidatuak: Uztaileko eta abuztuko gauetan egingo dituzte. Gauarekin konplizitatea bilatuz pertsonaia ezagunak, monumentuak eta bestelako kontakizunak egingo dituzte Alde Zaharretik barrena. Taldeak 12 pertsonakoak izango dira gehienez eta hondarribiarrek bisita doan izango dute. Uztailaren 8an hasi eta ostiralero (22:00etan) egingo dituzte bisitak.