Ilusioz graduatu dira Pio Baroja BHIko ikasleak
Ikasle guztiek gainditu dute USEa eta 269 ikasle graduatu dira 51. promozioa izan den urte honetan.
Joan den hilaren 21ean Pio Baroja BHIko bigarren batxilergoko ikasleek agur ekitaldia egin zuten Amaia KZn. 51. promozioa izan den bigarren batxilergoko 269 ikaslek graduazioa lortu zuten eta ospatzeko ekitaldia izan zen asteartekoa.
Bertan izan zen baita ere Miren Etxebeste udal zinegotzia eta zoriondu egin zituen ikasleak batxilergoa bukatzeagatik eta USEa gainditzeagatik. Izan ere, ikastetxeko 189 ikaslek egin dute eta %100ek gainditu du. Gainera, animoak luzatu zizkien Etxebestek hasiko duten ibilbide berriagatik.
Aitor Labandibar da graduatu den ikasleetako bat eta azken aurreko eguneko ekitaldia aukera paregabea izan zela dio “momentu txarrak, onak eta historikoak gogorarazteko. Hunkigarria izan zela esaten ez dut zalantzarik”.